RAP eta hiru neurriak
Publizitate Erasoari Erresistentzia (RAP) Frantziako elkarte bat da, eta 1992. uteaz geroztik dihardu publizitate-sistemaren aurka.
Arreta handiz pentsatu ondoren, kapitalismo digital publizitarioaren eragina minimizatzeko eta komunikazio osasungarriagoa sustatzeko, hiru neurri errazez osatutako karta bat sortu zuten 2016an.
Izan ere, pentsa liteke publizitate-bitartekoak erabiltzea estrategikoa dela erabiltzaileengana iristeko, baina ez dago zertan bitarteko horiek lehenetsi edo legitimatu. Edozein erakundek, publizitate-bitartekoetan presentzia baldin badu, baditu moduak horiek sustatu gabe erabiltzeko.
1. Erabili sustatu gabe
Gauza bat da publizitate-bitartekoak erabiltzea jendea gure webgunera bideratzeko, webgunea baita gure etxea. Eta beste bat da bitarteko horiek sustatzea: gure espazioetan haien ikonoak jarriz bitarteko horiei publizitatea doan egitea (ez da ahaztu behar pertsonen aztarnariak direla eta kapitalismo digital harraparia elikatzen dutela).
Enpresa teknologiko handien boterea ezeztatzeko ekintza txiki handi bat, haien ikonoak gure webgunetik kentzea da. Horrela, norbait gurera iristen denean, ez dugu jungla digitalera itzularaziko. Harremanak aldebakarrekoa izan behar du: junglatik oasira.
2. Saihestu eduki esklusiboa
Publizitate-bitartekoetan eduki esklusiboa argitaratzea jendea haietan parte hartzera bultzatzeko zeharkako modu bat da.
Publizitate-bitartekoetan zerbait argitaratzen badugu, ziurtatu behar dugu badagoela informazioa beste bide batzuetatik ere lortzeko modua: gure webgunea, gure bloga, parte-hartze komunitarioko agora bat, edo Fedibertsoko edozein software libre eta federatu. Iruzkinek salbuespenezkoak izan behar dute: osasungarriagoa da elkarrizketak espazio propioetan edo komunitarioetan sustatzea.
3. Diru-ekarpenik ez egin
Gure argitalpenak lehenesteko ordaintzen badugu, pertsonen arreta esplotatzen duen eta ingurune digital toxikoa sortzen duen publizitate-sistema bat finantzatzen eta horretan parte hartzen ari gara.
Erabaki dezakegu, ordea, giza makro-etxaldeak finantzatzeari uztea. Ez dezatela gure aldetik zentimorik ere jaso!